Antzezlanak

Ni eta nitarrak

Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain.

Kontratazio baldintzak
Eskatu informazioa

Mintzapraktika programa

Euskaltegian egiten dituzun orduak ez direla aski? Kalean ere praktikatu nahi baina norekin egin ez daukazula? Euskaraz hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duzula? Ikasketa prozesuan daudenei lagundu, euskara gehiago eta hobeto erabili dezaten? Bada, Zahar-Berrin daukazu horretarako espazioa.

Izan ere, euskara praktikatzeko inguru egokia ez dutenei edota euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu dutenei zuzendutako programa da Zahar-Berri. Ikasturteka funtzionatzen du eta Debagoieneko AEK-rekin eta Udal Euskaltegiarekin elkarlanean sortu genuen 1997an.

Euskararen Erabileraren Neurketa

Arrasateko Udalaren enkarguz, herriko kaleetan zein gizarteko arlo ezberdinetan euskararen erabilera maila neurtzeko behaketak egiten ditugu.

Euskara praktikatu nahi?
Euskalduntze bidean daudenei bultzadatxoa eman?
zatoz, bada, Zahar-Berrira!
Eman izena Zahar-Berrin!