Abian dira, 36. urtez, Arrasate literatur lehiaketak. Sei prestatu ditugu gazteek, adinaren arabera, zertan parte hartu nahi duten erabaki dezaten:
- LH5etik DBH2ra bitartean ikasten duten gazteentzat, hiru: ilustrazioa, narrazioa eta bertso-paperak.
- DBH3 eta Batxi2 bitartean daudenentzat, beste hiru: komikia, mikroipuina eta poesia.
Edizio honetan ere hiru sortzaileren kolaborazioa izan dugu oinarriak prestatzeko:
- Oier Zuñiga: Gaztetxoenek narrazioa idazteko oinarri gisa hartuko duten ilustrazioaren egilea da.
- Nerea Catania: ilustrazio lehiaketan parte hartuko dutenek oinarri gisa hartuko duten mikroipuina idatzi du.
- Aimar Elortza: Elortzaren argazki bat hartuko dute oinarri gisa mikroipuina idatziko dutenek.
Lanak entregatzeko epea martxoaren 24an bukatuko da eta sari banaketa, berriz, maiatzaren 11n egingo dugu.
Zehaztapen gehiago, blogean: https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/