Euskararen erabilera arrasatearron
bizi-esparru guztietara zabaltzeko

Helburu horrekin sortu genuen Arrasate Euskaldun Dezagun 1983an herriko euskalzale batzuk eta horretarako uneak eta guneak eskaintzen ari gara ordutik. Euskararen erabilera ez ezik, euskaraz eta euskaratik sortutako kulturari bultzada ematea ere bada elkartearen xedea.

“Elkarte gisa jendea biltzeko; lan egiteko, mentalizazio eta motibazio-lana batik bat; beharrezko neurriak eskatu, exijitu eta presio egiteko; akuilu eta elementu kritiko izateko…”

Iñaki Mendiguren, idazlea eta AED sortzaile taldeko kidea.
Jazten aldizkaria

Etxetik kanpo euskaraz egiteko ohitura Arrasaten
XX. mendea, 80. hamarkada

Baina, nondik gatoz eta nora goaz?

Euskara kinka larrian zegoen Arrasaten
Euskararen erabilera soziala hutsaren hurrena zen, hainbat arlotan – irakaskuntzan, Ikastolaren sorreran- aurrerapausoak ematen hasi baziren ere.  Euskaraz egiteko ohitura apenas zegoen. Testuinguru gordin horren aurrean, soziolinguistikari buruzko hitzaldi sorta baten bueltan elkartu ziren euskaltzale batzuk, eta ondorio batera iritsi ziren: euskararen egoera hobetuko bada, euskaldunok batu eta antolatu beharra daukagu.

AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) sortu zen
Urte horretako azaroaren 29an sortu zen AED herriko euskaltzale batzuen ekimenez. AEDren jaiotzak ilusioa piztu zuen Arrasateko euskaldunen artean eta, urterik urte, elkartea handituz joan zen, bazkideak eta lantzen zituzten arloak ugaritu ahala: sentiberatzea, kultura, haur eta gazteen aisialdia, lan-mundua, hedabideak, emakumeak…

Erabaki estrategikoa
Urte gutxian asko zabaldu zen elkartearen jarduera, eta, horrek, erabaki estrategiko bat hartzera eraman zuen: ordura arte aipatutako lan-ildo horiek aurrera eramateko zituen lan talde batzuk erakundetzea, izeara juridiko propioz eta kudeaketa autonomoz, modu eraginkorragoan eta kalitaezko parametroetan lan egin zezaten.

Erabaki horri esker, bost urteko epean, lau erakunde sortu ziren AEDtik.

Arrasate Komunikabideak
ARKO izan zen erakundetzen lehena Arrasate Press eta Arrasate Telebista ekoizteko. 2000. urtean GOIENAn integratu zen ARKO.

Txatxilipurdi
Haur eta Gazteen aisialdiaz arduratzeko sortu zen Txatxilipurdi.

Ekin Emakumeak
Emakumeei euskarara gerturatu eta pertsona gisa garatzeko bideak zabaltzeko sortu zen Ekin Emakumeak.

Euskalan
Lan-munduan, eta bereziki industria enpresetan, euskararen erabilera sustatzeko sortu zen.

Anton Abbadia Saria
AEDren lan-molde eta ekimenak eredu izan dira Hego Euskal Herrian laurogeitik gora euskara elkarte sortzeko orduan. Erakunde publikoen errekonozimendua ere jaso du horrexegatik. 1997an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Anton Abbadia saria eman zion.

Ukan Saria
Euskara elkarteen aitzindari eta bide-erakusle izateagatik saritu zuen Eusko Jaurlaritzak Ukan sariarekin, 2008an.

AEDren bihotza taupaka bazkide guztiek jartzen duten arren…

…irabazi asmorik gabeko elkartea garenez, proiektu honen bihotza den zuzendaritza batzordea bederatzi bazkide boluntariok osatzen dute.  

Lehendakaria
Eñaut Muxika Olasagasti

Lehendakariordea
Maider Azkarraga-Urizar Arana

Idazkaria
Nerea Zugasti Iñarra

Diruzaina
Olatz Dorronsoro Calleja

Bokala
Aitzol Illarramendi Lertxundi

Bokala
Nekane Gardoki Garai

Bokala
Andoni Solupe Amozarrain

Bokala
Gaizka Eraña Arana

Bokala
Karmele Perez Lizarralde

Euskararen egoerak kezkatzen bazaitu,
herrian zabaltzeko gogorik baduzu,
ekimen bat gustura aurrera eramango bazenu…
Zatoz AEDra, egin bazkide!