Euskara ikasi, hobetu edo praktikatzeko eskaintza berri bat abiarazi dugu ikasturte honetan Zahar-Berri egitasmotik. Arrasateko Udal Euskaltegiarekin eta Debagoieneko AEKrekin elkarlanean, hainbat aukera jarri ditugu HH eta LH zikloetan diharduten umeen gurasoen esku, euren aukeren eta beharrizanen arabera aukeratu ahal izateko.

Gurasoak seme-alabekin euskaraz aritzeko, edo gutxienez ulertzeko, gai izatea da ekimenaren asmoa, umeen eskolako lanetan eta, oro har, eskolako kontuetan laguntzea errazte aldera. Hartara, oinarrizko aurrez aurreko eskolak eta mintzapraktika saioak eskaini dizkiegu.

Agian zuk ere baduzu euskara maila hobetzeko  gogoa. Edota, bestela, Zahar-Berriko talde batean bidelagun izan zaitezke, praktikatzeko beharra dutenei laguntzeko. Zernahi dela, AEDra jo dezakezu eta Nereaz galdetu.