Urte eta erdi luzeko etenaldi behartuaren ondoren, urriaren 4an ekingo diote berriro Portaloi taldeak antolatutako plazako dantza tradizionalen ikastaroei.
Urritik maiatzera luzatuko dira, bi aukera egongo direlarik parte hartzaileen ezagutzaren arabera:
1- Oinarrizkoa, inoiz ibili ez direnentzat (astelehenetan, 19:00etan)
2- Dantza-txokoa, eskarmentua dutenentzat (astelehenetan, 17:30ean)
Biak ala biak Mertzedarien ikastetxean izango dira Kulturola eraikina prest egon arte.
Informazio gehiago gura izanez gero, edota zuzenean izena eman, AEDra edo Gazte bulegora jo.