Santamas garaiko bertso jaialdia ez da faltako

Home/Bertso saioa/Santamas garaiko bertso jaialdia ez da faltako
Loading Events
This event has passed.
Abenduaren 19rako aurreikusita zegoen bertso saio-omenaldia atzeratu egin behar izan dela eta, AED elkarteak beste jaialdi bat antolatu du, bertsozaleak Santamasen bueltan gozatu ahal izaten duten saiorik gabe geratu ez daitezen. 
 
Jaialdi hori ere abenduaren 19an izango da, Amaia antzokian, baina, adi!, ordutegia ezberdina izango da, 19:30ean. 
 
Bertsolariak, berriz, lau hauek: Saioa Alkaiza, Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano eta Igor Elortza.
Gai jartzailea: Amaia Agirre.
 
Sarrerak salgai daude honezkero Amaia antzokiaren online atarian.