Aktibazioa

Euskararen oinarri soziala handitzeko eta erabilera areagotzeko baldintzak emango badira, beharrezkoa da euskaltzaleok jarrera aktibo bat izatea. Horren sustapena da AEDn egiteko nagusietako bat, izan ekimen propioekin, izan euskalgintzako beste eragile batzuekin lankidetzan, nagusiki, GEIKE.

Ohiko ekintzak

Euskaraldia

Hizkuntza ohiturak aldatuz, euskararen erabilera areagotzeko ariketa kolektibo erraldoia dugu Euskaraldia. Euskaltzaleen Topagunea da Euskaraldiaren sustatzaile nagusietako bat, eta AEDk, Topagunearen bazkide gisa, edizio guztien antolaketan parte hartu du, ekimena Arrasatera ekarriz, GEIKE osatzen duten beste eragileekin elkarlanean.

Haurren aurrean helduok heldu

Haurrekin hartu-eman estua daukaten pertsona helduen hizkuntza ohituretan eragin gura du ekimen honek. Izan ere, hurbileko helduak dira umeen erreferente nagusiak, eta euskarekiko erakusten duten jarrera erabakigarria da txikien hizkuntza portaerarako. Esaerak dioenez, “zer ikusi, hura ikasi”. Topaguneak antolatzen du ariketa Arrasatera ekartzeaz arduratzen da AED, GEIKE mahaitik antolatzeko.

Sustapen eta elkartasun ekintzak

Arrasateko mugetatik harago euskararen erabilera bultzatzeko antolatzen diren askotariko ekimenei gure hauspoa ematen diegu AEDtik. Hala, autobusak antolatzen ditugu Herri Urrats eta Nafarroa Oinez jaietara joateko, Xiberoko ikastolen aldeko Ikaskoli kanpaina herrian zabaltzen dugu, Errigorako saskien erosketa bultzatu, Korrika batzordean parte hartu…

Zahar-berri

Euskaltegian egiten dituzun orduak ez direla aski? Kalean ere praktikatu gura duzula? Agian euskaraz hitz egiteko gaitasuna hobetu? Bada, Zahar-Berrin daukazu horretarako espazio eroso eta atsegina.

Bestalde, euskaraz aritzeko zailtasunik ez izan arren, euskalduntze prozesuan daudenei laguntzeko prest bazaude, zatoz zeu ere Zahar-Berrira. Berba-lagun taldeetan eta ekintza osagarrietan parte hartuz sekulako ekarpena egingo dugu Arrasate euskalduntzen.

Eman izena Zahar-Berrin!

Hizkuntza eskubideen aldeko protokoloa

Euskaldunok, norbanako zein herri gisa, ditugun hizkuntza eskubideak aldarrikatu eta defenditzeko sortu genuen Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa euskalgintzako beste eragile batzuekin batera. Herri zein nazio mailako ikuspegiz dihardu protokoloak eta Arrasateko hainbat egileren atxikimendua dauka: kirol taldeak, kultur taldeak, ikastetxeak…

Jarrai gaitzazu sare sozialen bitartez!