Arrasateko herriaren eta euskararen arteko loturak, korapiloak, soka-tirak eta ariguneak. Guztiei begiratzen diegu eta guztiak dira guretzako lanerako tresna Arrasate Euskaldun Dezagun.
Arrasateko euskaldunek alor guztietan -alor pribatuan, publikoan eta ofizialean- euskaraz egin ahal izatea, egitea eta eragitea da Geikeren nahia eta bide horretan batu ginen, elkarlanetik indar handiagoz gure ametsa betetzen joateko.
GEIKE osatzen dugun erakundeak
- AED
- Arizmendi Ikastola
- Arrasateko Herri-Eskola
- Arrasteko Institutua
- Arrasteko Udaleko Euskara Zerbitzua
- Arrasateko Udal Euskaltegia
- Debagoieneko AEK Euskaltegiak
- EHE Elkartea
- Ekin Emakumeak Elkartea
- Emun
- Goiena
- Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
- Txatxilipurdi
eta, nola ez, euskararen sustapenean urratsak ematen lagundu nahi duen entitate zein norbanako oro batzeko bokazioa du mahaiak!