Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia eta entitateek izen-emateko epea zabalik dago honezkero. Hainbat dira jadanik izen-eman duten Arrasateko entitateak, ariguneak sortu, euren kideak aktibatu eta euskararen erabilerari bultzada emateko hamabost eguneko ariketa sozialean parte hartzeko prest!

Oraindik urrin ikusten dugu Euskaraldia eta astia dago, bai, izen-emateko. Halere, ariketarako prestaketa berandu gabe egitera animatzen zaituztegu AEDtik. Esan gabe doa, edozein zalantza argitu edota laguntza emateko prest gaituzuela.

Bide horretan, pasa den uztailaren 6an, herriko industria eta zerbitzu enpresei zuzendutako saio informatiboa egin genuen Kulturaten. Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeaz aparte, esperientziak trukatzeko aukera izan zuten enpresek.

Euskaraldian denetariko entitateek parte har dezakete. Bi baldintza bete behar dira soilik: kideen artean euskararen ulermena zabala izatea eta parte hartzeko gogoa izatea.

Arrasate Musikalek, Ibai-Artek eta Ereindajanek, besteak beste, eman dute urratsa. Eta zuek?

Klikatu hurrengo loturan https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea/

eta ekin!