Maiatzaren 16an izango da aurtengo AUSORTUren lehenengo saioa. AUSORTU sormen laborategiak, AEDk eta Txatxilipurdik antolatzen ditugu lankidetzan, 15 eta 25 urte bitarteko gazteei diziplina artistiko ezberdinetara hurbiltzeko, horietan trebatzeko eta sormena lantzeko aukerak eman asmoz. Orain arte, arte plastikoak eta musikaren arloa landu izan ditugu, Izaro Andres, Joana Mancisidor, Helena Azkarragaurizar eta Olatz Salvadorren kolaborazioekin.

Aurtengo sormen laborategia ere musikaren ingurukoa izango da eta emailea, Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi taldearekin ibilbide oparoa egin eta gero, gaur egun bakarlari gisa dabilen musikari gernikarra.
Tailerrak egun osoko iraupena izango du. Goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea zabalik dago maiatzaren 8ra arte eta prezioa 15€ da, bazkaria barne.  Informazio gehiago gura izanez gero, jo AEDra (943771228) edo Txatxilipurdira (943795446).

izen-emateko, sakatu!