Ez ohiko San Joanak izango ditugu beste urte batez, baina udako solstizioa  etorriko da, bai ala bai. Beraz, eman diezaiogun ongi-etorri koloretsua!

Kantuan eta dantzan egiteko mugatuta egongo gara, besarkadak eta igurtziak begiekin eman beharko ditugu ezinbestean, elkar zaintzen jarraitzea dagokigu, halabeharrez.

Halere, euskararen aldarria kalera ateratzeko beharra sentitzen dugu. Pandemia urte bat jasan dezakegu. Bi, ez!

Beraz, arduratsu eta errespetuz jokatuz, bizipoza galdu gabe eta herri senaz, eman diezaiogun ongietorria udari, euskaraz!

Askatu irudimena, sortu lelo bat eta bidali lehiaketara. Sosa batzuk irabazteaz gainera, lepoko zapian ikusi ahalko duzu!

Hona hemen parte hartzeko oinarriak:

  • Lehiaketa honen helburua AED elkarteak, ez ohiko San Joan jaiak izango ditugun honetan, udari ongi-etorri koloretsua emateko aterako dituen lepoko zapien leloa aukeratzea da.
  • Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.
  • Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka. Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  • Lanak ekainaren 3a baino lehen bidali behar dira AED elkartera e-postaz aed@aedelkartea.eus helbidera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz.
  • Epaia ekainaren 4an jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare-sozialen bidez.
  • Saria 100 € izango da.