Euskal Herria herri anitza da. kultura, jatorri eta hizkuntza ezberdinetako herritarrak biltzen dituen gizartea da gurea. Hizkuntza aniztasun hau aitortu, herritarron arteko harremanak sustatu eta kohesio eta komunikaziorako hizkuntza gisa euskara erdigunean jartzen du AUZOKOk, euskaraz bizi nahi dugulako herritar asko eta askok.

AUZOKO herritar guztioi zabalik dago, euskaratik urrun bizi direnei eta euskaratik gertu bizi direnei.
Astean behin elkartzen gara, euskaraz burutzen ditugun dinamika ezberdinen bidez elkar ezagutu, bizipenak partekatu eta euskarara gerturatzeko.
Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago beharko bazenu, jarri gurekin harremanetan:
Euskarara hurbildu nahi dutenei harrera egiteko ekimena
[email protected]
943798370   651707936
ZAIN GAITUZU!!!