Otsailean hasi genuen “Batera, batzera” parte hartze prozesua AEDk euskara biziberritzeko prozesuan bete behar duen funtzioa eta garatu behar dituen lan ildoak eguneratzeko asmoz. Prozesua erabat bukatuta ez dagoen arren, orain arte eman duena bazkideekin eta herriko eragileekin partekatzeko ekitaldia egin genuen abenduaren 15ean.
Elkarteko gazteek gidatuta, irudiak eta berbak uztartuz eta Kike Amonarriz gonbidatu berezi genuela, prozesuan zehar jasotako ekarpenak, ekarpen horietatik abiatuta elkartearen jardueran lehenetsitako lan ildoak eta elkartearen antolaketari begira aurreikusten ditugun egokitzapenak azaldu genituen bertan.
Osasun egoera medio, bazkide askok etxetik jarraitzeko aukera eskertuko zutela jakinik, ekitaldia streaming bidez eskaini genuen Goienaren bitartez. Grabatu ere, osorik grabatu genuen eta hementxe daukazue ikusgai.