38 urte dira dagoeneko AED elkarteak Arrasate literatur lehiaketak martxan jarri zituela gaztetxoen artean euskarazko sorkuntza bultzatzeko asmoz. Eta 38 urteren ostean, esan dezakegu ekimenak bizi-bizirik jarraitzen duela, inoizko ediziorik parte hartzaileena eta borobilena izan dugulako. Denera, 500 lan iritsi dira epaimahaien eskuetara.

Eta, iritsi esaten dugu, gonbidatu ez dugun parte hartzaile bat ere izan dugulako edizio honetan: Bere izena Chatgpt da.  Ondorioz, zenbait lan lehiaketatik kanpo geratu dira, halabeharrez.  Kasu batzuetan, egileek eurek garaiz aitortu dutelako. Beste batzuetan, epaimahaikideek atzeman dituztelako.

Narrazioa izan da lehiaketarik parte hartzaileena, 239 lanekin. Ia erdia.

162 izan dira ilustrazioak, 80 bertso-paperak, 8 mikro-ipuinak, 8 olerkiak eta 3 komikiak. Bistan da DBH3tik gorakoen parte hartzea xumea baino xumeagoa izan dela. Halere, lan ederrak aurkeztu dira eta merezitako sariak jaso dituzte. Horra hor lehiaketaz lehiaketa zeintzuk izan diren aurtengo irabazleak:

NARRAZIOA – LH 

  •  2. Saria: Maria Barrutia Zenigaonaindia
  • Sari nagusia: Ekai Arri Elortza

NARRAZIOA – DBH

  • Bigarren saria: Anne Maillaut Beloki
  • Sari nagusia: Maddi Vicente de la Hozentzat

ILUSTRAZIOA – LH

  • 2. Saria: Manex Barbarias Fernandez de Arroiabe
  • Sari nagusia: Itoitz Herrera Etxebarriarteun

ILUSTRAZIOA – DBH

  • 2. saria: Anje Lagunilla Urzelai
  • Sari nagusia: Hajrah Nawaz Akhtar (AYIRA)

BERTSO PAPERAK – LH

  • 2. Saria: Ane Saez, Soukayna Azouagh eta Amaia Gonzalez
  • Sari nagusia: Alaitz Berasaluze eta Jule Galdos

 BERTSO PAPERAK – DBH

  • 2. Saria: Ibai Gallastegi
  • Sari nagusia: Araitz Llodio Azkarate, Enaitz Zeziaga Garmendia, Garazi Elortza Agirre eta Intza Altzua Azkarate

 MIKROIPUINAK – DBH

  • 2. Saria: Mahnoor Mahnoo
  • Sari nagusia: Jare Urrutia Uriarte

MIKROIPUINAK – BATXILERGOA 

  • 2. Saria: Kerman Petralanda Garate
  • Sari nagusia: Nora Roldán Guirao

POESIA – DBH

  • 2. Saria: Ane Aranzabal
  • Sari nagusia: Jare Urrutia Uriarte

 

POESIA – BATXILERGOA

  • 2. Saria: Muhammad Abdullah
  • Sari nagusia: Nora Roldán Guirao

KOMIKIA – DBH

  • 2. saria: Abdul Haseeb
  • Sari nagusia: Mahnoor Mahnoor

KOMIKIA – BATXILERGOA

  • 2. saria: Atxart Busturia Sanz de la Cuesta
  • Sari nagusia: hutsik

 

 

 

 

 

Bukatu aurretik, zorionak irabazleoi, eutsi sormen horri, ahal bada, chatgpt barik, eta eskerrik beroenak beste urte batez lehiaketa hauek aurrera ateratzeko ezinbesteko laguntza eman diguzuen guzti-guztioi.

 

Orain, irabazle guztiak, gerturatu hona talde argazki bat ateratzeko eta besteok heldu atzean daukazuen mokaduari.