Hiru urteko etenaldi behartuaren ostean, irailaren 24an ospatuko dugu Goikobaluko erromeria, Arrasateko Udalaren laguntzarekin eta herriko hainbat kultur talderen arteko elkarlanetik: Ttakun, Bertso Eskola, Trikitixa Eskola, Txikitxu-Arrostaitz, Lore Gazteak, SUDC, Portaloi, Txatxilipurdi, Udalaxpe eta AED.

Askotariko ekintzak egongo dira aukeran, urtero legez. Horra hor goizean hasi eta iluntzera bitartean gozatuko dugun programa:

11:30. Anabel Ugalde gidari dugula, IBILBIDE GIDATUA egingo dugu Goikobaluko gazteluaren inguruan, Harresi aretotik abiatuta.
12:00. Bisita gidatuan parte hartu ezean, HERRIKO PLAZAN izango dugu hitzordua. Herriko KULTUR taldeetako kideekin elkartu eta KALEJIRAN berotuko ditugu erromeriarako gogoak ALDE ZAHARREKO KALEETAN ZEHAR. Kalejiran Goikobalurako bidea hartuko dugu jarraian.
13:00. DANTZALDIA hasiko da GOIKOBALUN, kultur talde guztien emanaldiekin.
13:45. HERRI OLINPIADAK. Arrasatearren bizkortasuna, erreflexuak eta umorea proban! Eta sari ederrak jokoan!
15:00. BAZKARIA. Heuk eruen, heuk jan!
15:30. UMEENDAKO JOLASAK. Gurasoak patxadan egoteko, zer hobe Txatxilipurdi baino?
15:45. KANTALDI HERRIKOIA Portaloi taldeak lagunduta.
16:30. Aitor Regueiroren KONTZERTU AKUSTIKOA. Musikari oƱatiarrak azaroan aurkeztuko du Hygge, bakarlari gisa ondu duen lehenengoko diskoa, eta primizian aurreratuko digu.
17:30. BOROBILEKO DANTZAK ume eta ez hain umeentzat, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeetako kideekin.
18:00. ERROMERIA Trikitixa eskolarekin.
19:00. GOIKOBALUTIK JAITSIERA. Denon artean parkea txukun utzi eta kalerantz!

OHARRAK:
– Sagardo kupela egongo da borondate truke norberak hartzeko. Baita taberna barra ere bazkarirako edariekin eta kafearekin.
– Naturak oparitu digu Santa Barbarako parke ederra eta gure ardura da zaintzea. Edukiontziak eta komunak jarriko ditugu. Erabili ditzagun.
– Euria eginez gero, jaia Gazteluondoko frontoira aldatuko litzateke.