Mundu zabalean jaialdiz jaialdi ibili eta hainbat sari irabazi ondoren, Kulturaten eskaini dugu “Erraiak”, irrintziaren edota, Arrasaten esaten dugunez, lekaixoaren jatorriaz, erabileraz eta zentzu komunitarioaz gogoeta egiten duen dokumentala.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta, bereziki, emanaldia emozioz aberastu zuen Ekain Martinez de Lizarduy Stürtze zuzendariari. Plazer hutsa.