Abenduaren 11n Donostiako udal liburutegian aurkeztu eta gero, Jokin Zaitegi bekari esker plazaratutako azkeneko bi lanak Arrasatera hurbildu ditugu asteon. Batetik, Garazi Ugalderen Basairisa, 2020ko Literatura Nobel saridun Louise Glücken The wild irish poema liburuaren itzulpena. Eta, bestetik, Xabi Payak, 2016an sari bera jaso zuen Bob Dylan musikariaren ehun kantu euskarara ekarriz, ondu duen lana. Aurkezpen ekitaldian izan genituen bi egileak, ondoan zituztela Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren eta Bob Dylan euskaratzeko erronka itzelean ezinbesteko laguntza eman duen Joxerra Garzia irakaslea. Baten poemekin eta bestearen kantuekin, ekitaldi gozagarria eskaini zigun laukoteak.