Ikasturte berriarekin, kide berriak iritsi zaizkigu Ttak! gazte taldera. Ongi-etorri gazteok!

Hamabost eta hemezortzi urte bitarteko gazteak batzen ditu Ttak! taldeak, euskararen alde eta herrigintzan aritzeko gogoa eta ilusioa daukan jendea. Nork esan zuen gazteak ez direla inplikatzen?

Hauek, behintzat, buru-belarri sartzen dira herriko ekintzen antolaketan (txosna gunea, Gaba baltza, Euskaraldia…) eta badute meritua, bilerak domeka goizetan egiten baitituzte!

Datorren udazkenerako hainbat ekintza dituzte esku-artean eta ziur etorri berriek ideia fresko gehiago ekarri dituztela.  Bejondeiela!