Txatxilipurdi elkartearen ekimenari esker, Marshall Rosenberg-en “Komunikazio EzBortitza; Bizi-hizkuntza bat” liburua euskaraz gozatzeko aukera daukagu dagoeneko. Elkarteak liburua aurkeztu eta, bide batez, gaia plazaratzeko ekitaldia egin zuen atzo. komunikazio ez bortitzean aditu den Nerea Mendizabal eta liburua euskarara ekartzeko ardura izan duen Diego Martiartu arrasatearra ondoan zituztela.

AEDko kideok ere han izan ginen entzule gisa eta benetan gomendatzen dizugu saretik bada ere ekitaldia ikustea.

Bestalde, liburua eskuratu gura izanez gero, hiru bide dituzue:

  • Txatxilipurdiko bulegora gerturatuz (Nafarroa etorbidea, 23, 1.solairua, Arrasate).
  • 943 79 54 46 telefonora deituz.
  • [email protected] helbidera idatziz.

Txatxilipurdin 20 €tan egongo da salgai, etxean jaso gura izanez 22,50 euro.