Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
Erantzulea | AED – Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea (I.F.Z.: G20178133) |
Helburuak | Euskararen erabilera sustatzea; honekin lotutako jarduerak eta ekimenak bultzatzea eta kudeatzea.
Gure jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea. Gure zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea. Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea. |
Legitimazioa | Gure jarduerak burutzeko tratamenduaren beharra (RGPD 6.1.b art.)
Interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.) Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
Hartzaileak | Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik (adibidez, proiektu edo zerbitzuaren faseren batean esku har dezaketen zuzeneko kolaboratzaileak). |
Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: AED. Pablo Uranga, 4, behea – 20500 Arrasate (Gipuzkoa) – 943 77 12 28 telefono zenbakia, edo aed@aedelkartea.eus posta-elektronikoaren bitartez. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu, gure “Pribatutasun Politika” irakurri dezakezu. |
AED – Arrasate Euskaldun dezagun
Webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
- Tratamenduaren Erantzulea
AED – Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea, aurrerantzean, “AED” edo “elkartea“.
I.F.Z.: G20178133
Helbidea: Pablo Uranga, 4, behea
Herria: 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 77 12 28
Helbide elektronikoa: aed@aedelkartea.eus
Erregistro datuak: Euskal Autonomi Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian AS.R.P.G.01530 zenbakia.
- Indarrean dagoen legedia
AEDk egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
- 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
- Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
- Arau osagarriak eta garapen-arauak.
- Webguneak eta sare sozialetako kanalak
AEDren webgune ofiziala www.aedelkartea.eus da eta AEDren kanal ofizial nagusiak sare sozialetan honako hauek dira:
Facebook: https://www.facebook.com/aedelkartea
Instagram: https://www.instagram.com/aed.elkartea/
Flickr: https://www.flickr.com/photos/191502207@N03/albums/
YouTube: https://www.youtube.com/channel/UCxAO8RAUBkcuToE_LrWqXWw
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean AED elkartearen webgune ofiziala eta elkarteak eduki ditzakeen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
- Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
AED elkartearen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutako datuak AED elkartearen tratamendu sistemetan sartu ahal izango dira. Egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
- BAZKIDEAK
Helburua: Elkartearekin bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzea; kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: AED elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
- INFORMAZIO-ESKATZAILEAK
Helburua: Eskaerei erantzutea; interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzea; kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, “Kontaktua” edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz. Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: AED elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
- BEZEROAK
Helburua: Eskatutako zerbitzuak (euskararen erabilera neurketa, antzerkiak, e.a.) kudeatzea.
Oinarri juridikoak: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: Zerbitzuaren faseren batean parte hartu dezaketen hornitzaileak edota AEDk eduki ditzakeen kolaboratzaileak.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
- EKIMENETAN PARTE HARTZAILEAK
Helburua: Euskararen erabilera sustatzea eta horiekin lotutako jarduerak kudeatzea eta eskaintzea. Interesdunaren interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera). AEDren legezko interesa interesdunak modu egokian informatzeko (RGPD 6.1.f art.).
Balizko hartzaileak: AED elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
- EKITALDIETARA BERTARATUTAKOAK – ARGAZKIAK ETA BIDEOAK
Helburua: Egitasmo desberdinei buruzko informazioa ematea eta zabaltzea. Egitaskoak modu grafikoan, argazki eta bideoen bitartez, hedatzea.
Oinarri juridikoa: AED elkartearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) egitasmo desberdinak ezagutarazteko.
Balizko hartzaileak: AED elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak. Argazkiak edota bideoak webgune, web kanalak, sare sozialak eta beste motatako zabalkuntza baliabideen bitartez zabalduak izan daiteze.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
- WEBGUNE ETA SARE SOZIALETAKO KANALEN ERABILTZAILE/PARTAIDEAK
Helburua: AEDk antolatutako (edo bere jarduerarekin zerikusia duten) jarduera eta ekimenen inguruan informatzea. Hauen inguruko informazio edo hirugarren pertsonek eta erakundeek emandako iritziak eta egindako balorazioak zabaltzea.
Oinarri juridikoa: AED elkartearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) bere zerbitzuak eta jarduerak ezagutarazteko.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
- WEBGUNE ETA SARE SOZIALETAKO KANALEN ERABILAREN ANALISIA
Helburua: Webgunearen erabilera eta sare sozialetako presentzia kudeatzea eta aztertzea.
Oinarri juridiko nagusia: AED elkartearen legezko interesa (RGPD, 6.1.f) bere webgunearen eta kanalen funtzionamendua ezagutzea eta kudeatzea sare sozialetan eta profesionaletan.
Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko, publizitario edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emanda.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, erabilera analysiak egiteko erabilitako baliabideen kudeatzeei izan ezik (esate baterako, Google Analytcis).
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro izango ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean “Cookieak konfiguratzeko” tresnak.
Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
- Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
- Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: AED. Pablo Uranga, 4, behea – 20500 Arrasate (Gipuzkoa), edo aed@aedelkartea.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
- Datu pertsonalak biltzea
AEDk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman edo izen ematerako formularioetan), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. AEDk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. AED elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
AEDk datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
- Datu espezifikoen tratamenduak: Adin-txikikoen datuak
AEDk bere webgunearen bitartez kudeatzen dituen zerbitzuak eta jarduerak ez daude bereziki adin-txikikoei zuzenduta. Zerbitzuetako batzuk 14 urte baino gutziago dituzten gazteei zuzenduta badaude, AED elkarteak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko eta tratatzeko.
AEDk, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatzen du. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Agentziko webguneetan eskuragarri dago:
http://tudecideseninternet.es/aepd/
- Datu espezifikoen tratamenduak: Enplegu-eskatzaileak
AEDk webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten dio, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak AEDren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.
Interesdunaren datuak AEDk burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Datuak AED elkarteak hautaketa prozesua egiteko kontratatu litzakeen hirugarren enpreseei komunikatuak izan daitezke.
AEDk curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin epe hori amaituta, datuak suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
- Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. AEDk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan AED elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez AEDren menpe.
- AEDren presentzia Sare Sozialetan
AEDk sare sozialetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin AED elkartearen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak AEDk erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak AED elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, AED sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie AED elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta AEDk duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. AEDk ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. AEDk alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
AEDk Facebook, X, Instagram, Flikr, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik. Era berean, sare sozialetako AEDren kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.
AEDk beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. AEDk edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) AEDk zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak AED elkartearen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
- Segurtasun Neurriak
AEDk, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela AED elkartearen erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
- Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko aed@aedelkartea.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
- Sekretu eginbeharra
AED elkartearen erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. AEDko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
- Indarraldia eta aldaketak
AEDk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. AEDk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, AEDk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
- Jurisdikzioa
AED elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela AED eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu AEDk Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.