Iazko etenaren ostean, bueltan da San Joanetako jaialdia, ohi bezala Seber Altube plazara. Ekainaren 26an izango da, 13:00etan, laukote honekin: Manex Agirre, Ane Beloki, Xabier Silveira eta Oihana Iguaran. Gai-jartzaile lanetan, Imanol Artola, “Felix” ariko da.

Jaialdia doan izango da. Halere, osasun neurriak zaintze aldera, txartela beharko da aulkia hartzeko. Txartelak AEDn eskura daitezke, edota, baita, jaietako zapiak salgai jarriko ditugun mahaietan ere. Hona hemen, egunak eta tokiak:

 

eguna ordua tokia
Ekainak 17 19:00-21:00 Arbolapeta
Ekainak 18 11:00-13:00 Seber Altube
19:00-21:00 Arbolapeta
Ekainak 19 12:00-14:00 Seber Altube
19:00-21:00 Arbolapeta
Ekainak 20 12:00-14:00 Arbolapeta
19:00-21:00 Arbolapeta
Ekainak 21 11:00-13:00 Seber Altube
18:00-20:00 Seber Altube
Ekainak 22 11:00-13:00 Seber Altube
18:00-20:00 Seber Altube
Ekainak 23 12:00-14:00                     Txoznagunea
19:00-21:00 Arbolapeta