Zapatu honetan, uztailak 19, zinema emanaldiak Monterron parkera itzuliko dira Arrasateko Udalak eta AEDk antolatutako emanaldiekin. Lehen emanaldi honetan, Kantauri ikusteko aukera izango dugu. Duela hilabete gutxi estreinatutako filmak Kantauri itsasoaren edertasuna, biodibertsitate aberatsa eta euskal nortasunaren eraikuntzan izan duen eragina islatzen ditu. Lana Xabier Minak eta Isaias Cruzek zuzendu dute, apnean aditua den Marta Gilek laguntzarekin eta eta hainbat artisten parte hartzearekin. Besteak beste, Bratislavako orkestra eta abesbatza, Zea Mays taldeko Aiora Renteria eta Patxi Zubizarreta idazlea. Guztien artean esperientzia liluragarri eta poetiko berezian murgildu gaituzte ikusleok ordubete eskaseko proiekzioan.

 

Bigarren zine emanaldia uztailaren 25ean izango da El vasco komedia. Euskal Herriko eta Argentinako ekoizleek ondutako filmak bizimodu berri baten bila Argentinara doan mutil baten gorabeherak kontatzen ditu. Bermeoko bizitza atzean utzi gura du Mikelek, baina euskal jatorriko komunitate batean ez zaio hain erraza suertatuko…

 

Emanaldiak Monterron parkean izango dira, 22:30ean eta doan. Euria egingo balu, Biteriko aterpean.