Euskararen errotzeko bidean zabaltzeko zerbitzuak

Buah Txabal!

Garikoitz Kortabitarte, gatxizenez “Beti”, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere gatxizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia?

Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko egingo gaitu. Unai Iturriagak idatzi, Jon Zubiaga “Osoronek” antzeztu eta AEDko ekoiztuta antzezlan umoretsua, bereziki gazteentzako sortua.

Erdaldun Berrien Kluba

Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da.  Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba EUSKALDUN BERRIEN KLUBA delako eta erdaldun berri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?

Idoia Etxebarriak idatzi, Olatz Pagaldayk antzeztu eta AEDko ekoiztutako antzezlan umoretsua, euren buruaz barre egiteko prest dauden euskaldun guztiei zuzendua.

Kontratazio baldintzak
Eskatu informazioa

Mintzapraktika programa

Euskaltegian egiten dituzun orduak ez direla aski? Kalean ere praktikatu nahi baina norekin egin ez daukazula? Euskaraz hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duzula? Ikasketa prozesuan daudenei lagundu, euskara gehiago eta hobeto erabili dezaten? Bada, Zahar-Berrin daukazu horretarako espazioa.

Izan ere, euskara praktikatzeko inguru egokia ez dutenei edota euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu dutenei zuzendutako programa da Zahar-Berri. Ikasturteka funtzionatzen du eta Debagoieneko AEK-rekin eta Udal Euskaltegiarekin elkarlanean sortu genuen 1997an.

Euskararen Erabileraren Neurketa

Arrasateko Udalaren enkarguz, herriko kaleetan zein gizarteko arlo ezberdinetan euskararen erabilera maila neurtzeko behaketak egiten ditugu urterik urte.

Ezagutu emaitzak!
Euskara praktikatu nahi?
Euskalduntze bidean daudenei bultzadatxoa eman?
zatoz, bada, Zahar-Berrira!
Eman izena Zahar-Berrin!