Arrasaten euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea, horretarako espazioak sortuz zein herritarren eta entitateen hizkuntza jarreran eta portaeran eraginez.

1
Berbalagun taldeak

Astean behin eta ordu batez euskaraz aritzeko elkartzen diren praktikagileek osatzen dituzte Berbalagun taldeak. Bidelagun bat izaten dute, irakasle rola bete gabe, eusle lana egiten duena.

2
Asteburuko irteerak

Berbalagunen mintza-sarea zabaldu eta aisialdi tarteak baliatuz euskara praktikatzeko aukera gehiago ematea dute helburu irteera hauek. Ikasturtero bost-sei egiten ditugu, gehieneak Debagoieneko beste mintzapraktika programekin batera.

3
Euskaltegiko ekintzak

Hilean behin, Debagoieneko AEK-ko eta Udal Euskaltegiko ikasleak Zahar-Berrira hurbiltzen dira, ekintza jostagarri baten bueltan euskara praktikatzeko.

Euskara praktikatu nahi?
Euskalduntze bidean daudenei bultzadatxoa eman?
zatoz, bada, Zahar-Berrira!
Eman izena Zahar-Berrin!