Loading...

Biziko bagara jantzi beharra daukagulako

Elikadura eta formazioa

Herritarrei eta, batez ere, euskaltzaleei euskararen inguruko gogoeta egiteko aukerak ematea, ahal duten guztietan erabili dezaten motibazioa indartu eta ahalduntzea… ezinbestekoa da gure hizkuntzaren aldeko jarrera irmo eta aktiboa izango badute. Hainbat ekimen bideratzen ditugu xede horrekin.

Ohiko ekintzak

Kulturgileak solaskide

Gazteentzat erreferente diren euskal artistak gonbidatzen ditugu, elkarrizketa giro atseginean herriko gazteei euskaratik eta euskaraz sortzearen inguruan hitz egitera. Arrasateko Gaztetxearen laguntzarekin, Arrasateko Institutuko eta Arizmendi Ikastolako ikasleei zuzenduta antolatzen dugu saioa, urtean behin.

Zergatik ez? sentsibilizazio tailerra

Hizkuntza ekologiaren teoriatik abiatuta eta munduko hizkuntza aniztasuna oinarri hartuta, euskararen erabilera sozialaz hausnartzeko saioak dira. Norberak bere hizkuntzari uko egin gabe, Euskal Herrian, inklusio eta komunikazio hizkuntza euskara izateko argudioak ematen zaizkie hartzaileei, euskarak Euskal Herria duelako berezko bizitoki bakarra. Arrasateko ikastetxeetan eskaintzen dugu, DBH eta Batxilergo mailetan.