Martxoaren 3an, «Erraiak» dokumentalaren emanaldia egingo dugu Kulturaten, 19:00etan hasita. Irrintziaren misterioan barneratuko gaituen lana da «Erraiak» eta mundu mailan hainbat sari jaso eta gero Arrasatera dakar bere zuzendari Ekain Mtz. de Lizarduy irakasleak.
Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziari buruzko azterketa egin du egileak, arbasoetatik datorkigun oihu liluragarri horren jatorrian, izan dituen erabilera anitzetan edota tokian toki dituen izenen inguruan sakondu duelarik.
Sarrera doan izango da, aretoaren aforoa bete arte. Dokumentalaren zuzendaria bertan izango da, dokumentala aurkezten zein bukaeran ikus-entzuleekin solasean.