37. urtez, Arrasate literatur lehiaketak antolatu ditugu!

LH5 mailatik hasi eta Batxilergoko bigarren mailan edo Erdi mailako heziketa zikloen bigarren mailan dauden debagoiendarrek hartu dezakete parte. Adinaren arabera, hiru lehiaketa dituzue aukeran: bertso-paperak, narrazioa eta ilustrazioa LH5 eta DBH2 mailen artekoek eta poesia, komikia eta mikro-ipuina DBH3tik gorakoek.

Lanak martxoaren 19a baino lehen bidali behar dituzue [email protected] helbidera. Gainontzeko informazio guztia, lehiaketen blogean topatuko duzue, beheko estekan sakatuta.

oinarriak