Sukar Horia talde ekologistako kide Joanes Igeregi izan dugu gonbidatu, krisi ekologikoaren eta euskararen arteko harremanaz hitz egiteko. Hizkuntzen ekologiatik abiatuta, balizko kolapso egoera batean euskararen etorkizunak izango lituzkeen aukeren eta arriskuen inguruan jardun dugu saio interesgarri bezain mamitsuan.

Mondraberri atari digitalak saioaren inguruan egindako kronika eta Igeregik Goienari eskainitako elkarrizketa dituzue jarraian gaiaz hausnartzeko.

https://mondraberri.eus/krisi-ekologikoak-euskararengan-eragina-izango-du-ere/

https://goiena.eus/arrasate/1674042636462-joanes-igeregi-hizkuntza-aniztasunean-euskara-espezie-arraro-bat-da

Hitzaldi honekin “Euskara zubi” zikloari hasiera eman diogu. Euskararen egoerari eta biziberritzeari beste begirada batzuetatik heltzea izango da ziklo honen helburua.