Abdulrazak Gurnah 2021eko Nobel saridunaren “Paradisua” euskaratzea egokitu zitzaien Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategiri iazko Jokin Zaitegi sariketan. Euren lana Arrasaten aurkezteko aukera izan dugu asteon, bi itzultzaileen eta lanaren argitalpenaz arduratu den Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren editorearen laguntzarekin.
Ekitaldi xume bezain ederra izan zen, liburua aurkezteaz batera zenbait pasarte entzuteko aukera eman baitziguten Udal bibliotekako literatur solasaldietako lagunek eta AEDko Zuzendaritza batzordeko kideek. Horra hor, Goiena telebistak ekitaldiaren inguruan egindako kronika: