Bi urteko etenaren ostean, Dragoi jana berreskuratzeko aukera izan dugu aurten Debagoieneko AEK-k eta AEDk. Aurreikuspenak onak ziren, jendea herriko jai nagusiak muga barik gozatzeko irrikaz sumatzen genuelako, eta ez ginen erratu. Txartel guztiak salduta, sekulako giro sanoan, Dragoi jan itzela bizi izan genuen San Joanetako egun handian. Horren lekuko hurrengo irudiak.




Bertso jaialdia izan genuen hurrengo goizean. Euri mehatxua zela eta, Kulturatera aldatu genuen Seber Ältube plazan egitekoa zen saioa. Leku aldaketak ez zuen emaitza zapuztu. Ane Zuazubiskar, Xabi Igoa, Jone Uria eta Xabat Illarregi ederto aritu ziren Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses bikoteak jarritako gaiei erantzunez. Umoretik hausnarketara, hausnarketatik umorera, gustura utzi zuten Kulturateko areto nagusia bete zuten zaleak.