Zahar-Berri mintzapraktika programak 25 urte beteko ditu aurten. Urriaren 20 eta 21ean ospatuko dugu urteurrena. Baina, bien bitartean, jakin, asteon hasi dugula ikasturtea, Zurekin euskaraz egin nahi dugu lelopean, euskara praktikatu gura dutenei zuzenduta. Izen-ematea ere zabalik dago, bai praktikatu nahi dutenentzat, bai bidelagun gisa parte hartu nahi dutenentzat. Horretarako, hainbat bide dituzue:

  1. AEDra jo edo deitu, Nereagatik galdetuz: 943771228
  2. Epostaz, [email protected]
  3. Hurrengo loturan sartuta: https://labur.eus/jJrPq