Aspaldiko partez, aforo mugarik gabe eta musukoek estali gabeko poztasun irribarreak erakutsiz egin ahal izan dugu Arrasate literatur lehiaketen sari banaketa ekitaldia. Edizio oparoa izan da 35.a, inoizko parte hartzerik handia izan baitute lehiaketek, 383 lan, hain justu.
Parte hartzaile guztien lana saritzeko aukerarik ez daukagu, ordea, eta epaimahaiek hala erabakita, 18 lan saritu genituen ekainaren 21ean, Kulturaten egindako ekitaldian. Gonbidatu berezi bat ere izan genuen gurekin, Helena Azkarragaurizar marrazkilari eta ilustratzailea. Horra hor sarituen zerrenda:
Narrazioa:
LHko 5. eta 6. mailetan:
– Irabazlea, Jare Urrutia Uriarte
– Bigarren saria, Aimar Moreno
DBHko 1. eta 2. mailetan:
Irabazlea: Andoni Osinalde Altube
-Bigarren saria, Ainara Revilla
Ilustrazioa:
LHko 5. eta 6. mailetan:
– Irabazlea, Anne Sofia Daza
– Bigarren saria, Ilargi Bengoa
DBHko 1. eta 2. mailetan:
– Irabazlea, Ane Fernandez
– Bigarren saria, Jare Berezibar
Bertso paperak:
LHko 5. eta 6. mailetan:
– Irabazlea: Ane Aranzabal
– Bigarren saria, Jare Urrutia
Mikroipuinak:
DBHko 3. eta 4. mailetan:
– Irabazlea: Nora Zeziaga
– Bigarren saria, Oier Armendia
Batxilergoan:
– Irabazlea: Ainhize Ibabe Sillero
– Bigarren saria, Oihane Bengoa
Poesia:
DBHko 3. eta 4. mailetan:
– Irabazlea eta bigarren saria: Alaitz Etxebarria
Batxilergoa:
– Irabazlea: Ane Sologaiztoa Pagaldai
– Bigarren saria: Alaitz Sanchez
Komikia:
Irabazlea: Nahia Dávila González
aED elkartearen izenean, eskerrik beroenak lehiaketetan parte hartu duten gaztetxo guztiei, parte hartzera animatu dituzten senide eta irakasleei eta epaimahai lanetan aritu diren guzti-guztioi. Arizmendi ikastola, Arrasate Herri Eskola eta Arrasateko Institutuko irakasleak, Xabi Betzuen, Olatz Ibarluzea eta Unai Bergaretxe, Olatz Zuazubiskar, Libe Argoitia, Helena Azkarragaurizar, Oier Zuñiga, Unai Azkarate, Igor Leturia eta Julen Ribas.