Otsailean hasi genuen “Batera, batzera” parte hartze prozesua AEDren funtzio, lehentasun eta egiteko moduak berrikusi eta garaietara egokitzeko asmoz. Bide emankorra egin dugu harrezkero, bazkideen eta inguruko eragileen laguntzarekin, eta noraino iritsi garen azaltzeko garaia iritsi dela uste dugu.

Helburu horrekin, ekitaldia egingo dugu abenduaren 15ean, Kulturateko areto nagusian eta 19:00etan hasita. Ekitaldi xume eta laburra izango da, ordubetekoa gehienez ere, eta prozesuan parte hartu duten bazkide eta eragileez gainera herriko euskaltzale oro dago gonbidatuta.