Gema Lopez Las Herasek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz, antolatu dugun Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketaren azken edizioa; halaxe erabaki du Nora Arbelbidek, Aiora Jakak eta Joseba Urteagak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Annie Ernaux idazle frantziarraren La femme gelée eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2023 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazi genuen, Elkarrekin batera, Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka hau, eta urtez urte hauexek izan ziren sari horri esker itzulitako liburuak:

2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea

2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
Itzultzailea: Oskar Arana

2004 Elfriede Jelinek
Itzulpen saria hutsik utzi zen

2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
Itzultzailea: Iñigo Errasti

2006 Orhan Pamuk: Elurra
Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey

2007 Doris Lessing: Belarra kantari
Itzultzailea: Koro Navarro

2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
Itzultzailea: Luis Berrizbeitia

2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka
Itzultzailea: Ibon Uribarri

2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak
Itzultzailea: Santi Leoné

2011 Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat
Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta

2012 Mo Yan: Hori da umorea, maisu!

Itzultzaileak: Maialen Marin / Aiora Jaka

2013-2014 Zaitegi Saria ezin izan zen antolatu

2015 Svetlana Aleksievitx: Gerrak ez du emakume aurpegirik

Itzultzailea: Iker Santxo Insausti

2016 Bob Dylan: Ehun kantu

Itzultzailea: Xabier Paya

2017 Kazuo Ishiguro: Egunaren hondarrak

Itzultzaileak: Amaia Apalauza / Iñigo Roque

2018 Olga Tokarczuk: Erabili goldea hilen hezurren gainetik

Itzultzaileak: Amaia Apalauzak / Sonia Kolaczek

2019 Peter Handke: Atezainaren larria penalti-jaurtiketan

Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi

2020 Louise Glück: Basairisa

Itzultzailea: Garazi Ugalde

2021 Abdulrazak Gurnah: Paradisua